Nor gara

Sagrado Corazón ikastetxeko lekaide kongregazioa Frantzian sortu zen 1.800.urtean. Honen fundatzaileak, Magdalena Sofía Barat, 1801.urtean ireki zuen lehen ikastetxea  Amiensen (Frantzian). 1865.urtean hil zen, eta ordurako 158 ikastetxe zeuden munduko bost kontinenteetan zehar. Espainiako lehen ikastetxea 1801.urtean ireki zen.

Harrigarria den bultzada hezitzaile honek Magdalena Sofían du sorburua. Oso emakume sinismenduna, barrentasun handikoa eta bokazio hezitzaile zabalekoa izan zen, eta bere jaiotzatik Jainkoarenganako maitasun esperientzia zabala bizi izan zuen. Gainera, bere garaiko emakumeen aldean, kultura prestakuntza handia zeukan baserri girotik etorria izan arren. Etrokizuneko ikusmen handia zuen eta Jesusen Bihotzaren maitasuna aurkitu eta erakusteko nahia zabaldu zuen instituzio hezitzaileetako sorrreretan, zeinetan haur eta gazteak heziko ziren. Bere formakuntza humanistiko sendoak gizakia bere garapen pertsonalerako osotzen dituen ikuspegi guztiak ulertzen ahalbidetu zion, eta ,era berean, munduaren giza eta kultura-dinamikak ulertzen ere bai. Honek guztiak Sagrado Corazón ikastetxeen zabalkuntza eta hauek izan duten testuinguru geografiko eta historikoekiko egokitzapen ahalmenaren oinarri eta dinamismoa ahalbidetu du. Baina beti, jatorrizko instituzio hezitzaileei loturik.

Sagrado Corazóneko ikastetxeek, beren sorreratik, nortasun kristau ukaezina dute, horregatik, honela erakusten dira beren xedea, ikuspegia eta modua:

  • Jesusen Ebanjelioan daude gure eukera hezitzaile guztiak. Aukera guztietatik maitatuena eta zainduena ahul eta txiroek erabakitakoa da, zeinek Espainian, bere garaian, posible den maila guztietako finantziaketa publikora lotzea erabaki  zuen. Baita pertsona guztiei irekita egotea ere. Horrela, gure ikastetxeak, kontzertatuak eta inklusiboak dira. Errealitate anitz honek ikasle guztientzako pribilegioa da, errealismo, tolerantzia eta giza esperientzia aberatseko giroan hazten baitira.
  • Familia giroa opatuz:ulermean, maitasuna eta parte-hartzea opatzen da, horrela, gure ikasleak arduraz eta askatasunez beraien hazkundearen agente dira.
  • Justizia, Bakea eta Eraketaren zuzentasunaren aldeko gizarte konpromezuan heziz.
  • Eguneratutako berriztatze pedagogikoa mantenduz. Ikasleei bizitzea tokatuko zaien munduan profesionalki-konpetenteak izango diren ikasleak egin daitezen.
 AURKEZPENA
   RED     ORGANIGRAMA  KOKAPENA INSTALAZIOAK  50 URTE  RRI
imagenconcertada    bv    innovacion    nivel medio lateral bilingue